Skip to content
Licensed Unlicensed Requires Authentication Published by De Gruyter Mouton 2019

Euskararen lantze funtzionala esparru akademiko eta profesionaletan [1]

  • Igone Zabala Unzalu

Abstract

1970eko hamarkadaren bukaeratik aurrera euskararen erabilera eremu akademiko eta profesionaletan zabaldu zenean, nahitaezko bihurtu zen hizkuntzaren elaborazioa, hau da, terminologiaren modernizazioa eta garapen estilistikoa. Euskararen erabilera espezializatu berriak hizkuntzaren aldaera estandarraren kodifikazioarekin batera hasi ziren. Azken hamarkadetan, euskal terminologiaren elaborazioa hiztegi arauemailearen kodifikazioarekin gainezarri da, eta horrek zenbait tentsio eragin ditu aldakortasunaren kudeaketan. Izan ere, hizkuntzaren elaborazioak aldakortasun funtzionala areagotzea eskatzen du eta, ondorioz, lexiko estandarraren kodifikazioaren helburuak, aldakortasunaren murrizte dramatikoa baino, aldaera asistematikoen harmonizazioa izan behar du, betiere aldakortasun funtzionala aberasteari begira. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua sortu zenetik, diskurtso-komunitate espezializatuak handitzen joan dira, eta terminologia-lana eta testu akademikoen hizkuntza-kontrola gero eta gehiago instituzionalizatzen joan dira. Hala ere, estilo eta terminologia espezializatuen elaborazioa ez da soilik instituzionalizatutako hizkuntza-plangintzaren emaitza. Kontuan hartu behar dira, halaber, diskurtso-komunitate espezializatuen barruan gertatzen diren garapena eta autorregulazio naturala; izan ere, erabilera errealak kontuan hartzen ez duen plangintzak erregistro espezializatuen garapen naturala oztopa lezake. 

QuelleSource

Downloaded on 1.6.2023 from https://www.degruyter.com/database/LME/entry/lme.15243281/html
Scroll to top button